Ekonomia
Lan istripua
54 urteko behargin bat hil da Berriobeitin, pala kargatzaile batek harrapatuta
Agentziak | EITB Media
Berriozarkoa da biktima. Nafarroako Ospitalera eraman dute istripuaren ostean, eta bertan baieztatu dute haren heriotza.
-
Istripua gertatu den tokia. Argazkia: Foruzaingoa
Berriozarko 54 urteko behargin bat hil da Berriobeitiko enpresa batean, pala kargatzaile batek harrapatuta. 10:40 aldera jazo da lan istripua.
Ezbeharraren ostean, biktima Nafarroako Ospitalera eraman dute, anbulantziaz. Bertan, haren heriotza baieztatu dute, Foruzaingoak jakitera eman duenez.
Pala kargatzailearen gidaria ere Nafarroako Ospitalera eraman dute.