14:16

Ekonomia

Etxebizitza duina

Hainbat plataformek Azoraren alokairuen igoera "eskandalagarria" salatu dute Donostian

Agentziak | EITB Media

Kaleratzeak Stop, Inquilinos Azora eta Alokairu plataformek igoera "% 33tik gorakoa" dela azaldu dute, baita mugimendu "espekulatzailea" dela salatu ere.

  • Prentsaurrekoa, Donostian

    Prentsaurrekoa, Donostian. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Kaleratzeak Stop, Inquilinos Azora eta Alokairu plataformetako kideek Azora inbertsio-funtsaren alokairuen "igoera eskandalagarria" salatu dute gaur, Donostian.

Hiru elkarteetako ordezkariek prentsaurrekoa egin dute Bulebarrean. Elkarrekin Podemos-IUko Arantza Gonzalez eta Haizea Garaik, eta EH Bilduko Reyes Karrerek ekitaldia babestu dute, baita sindikatuetako eta beste hainbat elkarteko kideek ere.

Prentsa aurrekoan banatutako oharrean argitu dutenez, plataformek ez dute onartuko % 33tik gorako igoera "espekulatzailea".

"2015eko ekainetik, Donostia kaleratzerik gabeko hiria da eta alkateak banketxeen eta inbertsio-funtsen arteko bitartekari lanak egin behar ditu, herritar zaurgarrienen kaleratzea ekiditeko", irakurri dute.

Azkenik, antolatzaileek gogorarazi dute etxebizitza eskubide bat dela, eta ez "putre-funtsen menpe dagoen negozioa".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena