17:08

Ekonomia

Lan erreforma

Kaleratze askearen erreforma dela uste dute CCOO eta UGT sindikatuek

Erredakzioa

Manifestazioak deitu dituzte datorren otsailaren 19rako CCOO eta UGT sindikatuek lan erreformaren aurka egiteko.

01:12
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Gobernuak onartutako lan erreforma kaleratze askearena dela uste dute CCOO eta UGT sindikatuek.

Prentsaurrekoa eman dute Ignacio Fernandez Toxo CCOOko idazkari orokorrak, eta UGTkoak, Candido Mendezek, lan erreformaren balorazioa emateko.

Toxok esan duenez, erreformak lan eskubideak zapuztu nahi ditu eta langabezia areagotu eta enpresetan gatazka gehiago eragingo dituela ohartarazi du.

Gainera, erreforma CEOE Espainiako Enpresaburuen Elkarteen Konfederaziak "idatzi" duela esan du Toxok. "Ez testuinguruak, ez formak ezta mamiak ere ez du erreforma justifikatzen", Toxoren hitzen arabera.

Honen harira, aldaketak Nazioarteko Diru Funtsak, Europako Banku Zentralak, Alemaniak eta Frantziak "ezarritakoak" direla ziurtatu du.

Mobilizazioak

Espainia osoan mobilizazioak deitu dituzte CCOO eta UGT sindikatuek lan erreformaren aurka egiteko datorren otsailaren 19an.

Mobilizazio handiagoak deituko dituzten ala ez galdetuta, greba orokor bat esaterako, CCOOeko buruzagiak esan du parlamentuko izapidearen eta ezarriko diren zuzenketen baitan egongo dela.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena