11:20

Ekonomia

Lan erreforma

BOEk lan erreforma argitaratu du eta bihar sartuko da indarrean

Erredakzioa

Erreforma honek langabezia gelditu eta kontratazioa erraztuko duela esan du Fatima Bañez Enplegu eta Segurtasun ministroak.

  • Fatima Bañez Enplegu eta Segurtasun ministroa. Argazkia: Efe

    Fatima Bañez Enplegu eta Segurtasun ministroa. Argazkia: Efe

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

BOEk (Estatuko Aldizkari Ofiziala) "premiazko lan erreformaren lege dekretua" argitaratu du eta bihar, igandea, sartuko da indarrean. Langileak kaleratzeagatik kalte-ordaina 20 egunera orokortzen du erreforma honek.

Gainera, enpresa txiki eta ertainentzat eta langile autonomoentzat behin behineko kontratu berri bat sortu da, hitzarmenen luzapena bi urtera mugatu da eta enpresek nahikoa izango dute bederatzi hilabetez salmentak jaistea argudiatzea langileak hogei eguneko kalte-ordainarekin kaleratzeko.

Ministro kontseiluak atzo onartu zuen lege dekretu hau eta Kongresuan lege proiektu moduan bideratuko dute. Fatima Bañez Lan ministroarentzat, langabezia geldituko du epe motzean eta kontratazioak erraztuko ditu erreforma honek.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena