Ekonomia
Automobilgintza
Agentziak | EITB Media
Hornidura falta da ekoizpena gelditzeko arrazoia, zuzendaritzak langileei jakitera eman dienez. Etenaldiak hiru produkzio txandetan izango du eragina.
Gasteizko Mercedes-Benzen lantegia. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia
Gasteizko Mercedes-Benz lantegiak geldirik jarraituko du aste honetan, Euskadi Irratiak jakitera eman duenez. Enpresaren zuzendaritzak adierazi duenez, erdieroaleen hornikuntza falta konpondu ezean, arazoa gero eta larriagoa izango dela.
Jardueren etenaldiak hiru produkzio txandei eragingo diea, ekoizpen, muntaitze gordin, pintura eta azken muntaketaren sektore guztietan, eta, oro har, lantegiko behargin guztiei eragingo die, bai zuzeneko langileei, bai zeharkakoei. Salbuespen bakarra, "egin beharreko" lanak egiteko eskatzen zaien enplegatuena izango da.
Geldialdiak ehunka langileri eragingo die, baita ekoizpen erritmoari ere. Ondorioz, aurten, aurreikusitakoa baino 3.600 furgoneta gutxiago ekoitziko dituztela jakinarazi du jada zuzendaritzak.
Bestela, irailaren 11n, 18an eta 25ean (larunbatetan), muntatze gordinaren, pinturaren eta azken muntaketaren sektore guztietan lanaldiak indartuko direla erabaki da, horniduren erabilgarritasunak horretarako aukera ematen badu, enpresak bezeroekin hartutako konpromisoak betetzeko.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa