Ekonomia
BIOERREGAIA
Eitb Media
Petronorren ekoitzitako erregai lotea 5.300 tonakoa da, eta haren erabilerak atmosferara 300 tona CO2 isurtzea saihestuko du, Madril eta Bilbo arteko 40 hegaldiren baliokidea.
Hegazkin bat Loiuko aireportuan. EiTBren bideo batetik ateratako irudia.
Petronorrek hondakinetatik abiaziorako bioerregaia sortu du -biojet deitua-, Bizkaiko findegia kide den Repsol taldeak jakitera eman duenez.
Erregai horiek hegazkingintzan erabiltzen hasi dira, sektore horretan elektrifikazioa ez baita bideragarria oraingoz. Europako Batzordeak hegazkingintzarako erregai iraunkorrak sustatzea jarri du helburutzat; 2025ean % 2ko erabilera eta 2050ean % 63koa lortuz.
Petronorren ekoitzitako erregai lotea 5.300 tonakoa da, eta haren erabilerak atmosferara 300 tona CO2 isurtzea saihestuko du, Madril eta Bilbo arteko 40 hegaldiren baliokidea.
Repsolek Espainian egiten duen hirugarren biojet ekoizpena da, Puertollano eta Tarragonako findegietan 2020. urtearen erdialdean eta 2021. urtearen hasieran beste bi lote ekoitzi ondoren, non biomasa lehengai gisa erabili zen. Bi lote horiei Petronorrena gehitzen zaie orain.
Petronorren hondakinak lehengai gisa erabili dira, hondakinen kudeaketa hobetzen duen ekonomia zirkularraren bidetik; hala, hondakin horiek eraldatu egin dira, eta karbono-aztarna txikiko erregai eta, beraz, balio erantsi handiko produktu bihurtu.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa