17:11

Ekonomia

Bileraren ostean

Euskadi negoziazio kolektiborik gabe gelditu da

Erredakzioa

Confebask patronalak eta CCOO, LAB eta UGT sindikatuek negoziazio kolektiboaren harira egindako bilerak akordiorik gabe bukatu dira.

00:59
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
Confebask patronalak eta CCOO, LAB eta UGT sindikatuek Euskadiko negoziazio kolektiboaren harira gaur egin dituzten bilerak akordiorik gabe bukatu dira. Soldata-erregimena ez aplikatzeko derrigorrezko arbitrajeak eta negoziazio kolektiboaren harira eremu berriak zabaltzeko gatazkari uko egiteak eragin dute bi aldeen arteko konponezina.

Lau gizarte eragileek akordioa lortzeko azken saiakera bat egin dute gaurko bilera horretan, baina ezin izan dituzte beren ezadostasunak gainditu.

Lurraldeetako hitzarmenak babesteko helburuarekin abiatu zuten negoziazio kolektiboak 350.000 langileri eragiten die Euskadin. Zapateroren Gobernuak egindako azken lan-erreformak hitzarmen horien eskumenei kalte larriak egin zizkien. LAB sindikatuak (EAEn nagusi da) ez du prozesuan parte hartu.

UGT sindikatuak deitoratu egin du akordioa lortu ez izana, baina negoziazioak positibotzat jo ditu.


Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena