13:27

Ekonomia

Gobernu bilera

Jaurlaritzak zehaztu du 627 milioi euro dituela altxortegian

Erredakzioa

Carlos Aguirre Ekonomia sailburuak esan du Gobernuaren egoera ekonomikoa "normala" dela, eta esandakoa zuzentzeko exijitu dio Urkulluri.

01:42
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Carlos Aguirre Ekonomia sailburuak azaldu du Eusko Jaurlaritzaren egoera ekonomikoa "normala" dela, eta urtarrilaren 31n 627,7 milioi euro zituztela altxortegian. Gainera, kopuru hori beste 514 milioi eurotan handituko litzateke elkarte publikoen soberakinak kontuan hartuta.

Asteroko Gobernu bileraren ostean, Aguirrek agerraldia egin du hedabideen aurrean, Iñigo Urkullu EAJko presidenteari erantzuteko. Izan ere, Jaurlaritza "porrot egiteko zorian" dagoela ohartarazi zuen buruzagi jeltzaleak joan den ostiralean.

Hori horrela, Ekonomia sailburuak esan du iaz 1.000 milioi eurotan jaitsi zela diru-bilketa, baina Gobernuak 600 milioi euro aurreztu zituela.

Datuak eman eta gero, Aguirrek esandakoa publikoki zuzentzeko exijitu dio Urkulluri, eta kajoian ez daudela "ordaindu gabeko fakturarik" berretsi du.

Sailburua oso kritiko agertu da Urkullurekin, eta EAEko finantzei "misil" bat jaurti izana leporatu dio.

"Urkulluren adierazpenek arriskuan jartzen dute gure egonkortasuna. Arinkeria horiek oso garesti ordaintzen dira merkatuen aurrean", kritikatu du.

EAJk autogobernua Euskadiko kontu publikoak "itotzeko" erabiltzen duela salatu eta gero, Aguirrek aitortu egin du gainerako alderdiekin harremanak dituztela, baina ez "Euskadiren izen onari erasotzeko".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena