19:26

Ekonomia

Elektrizitatea

Argindarraren salneurria aldatzea eta energia enpresa publiko bat sortzea aztertuko du Espainiako Gobernuak

Agentziak | EITB Media

Argindarraren ordainagiria murrizten laguntzeko, Unidas Podemosek energia enpresa publiko bat sortzea eskatu du, dagoeneko amaitzen ari diren jauzi hidroelektrikoen kontzesioak berreskuratuz.

  • Argiaren batez besteko prezioak gora egin du bero-bolada betean. Argazkia: Pixabay

    Argiaren batez besteko prezioak gora egin du bero-bolada betean. Argazkia: Pixabay

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Teresa Ribera Espainiako Gobernuko presidenteorde eta Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako ministroak argindarraren salneurri arautua aldatzea proposatu du, handizkako merkatuko prezioen aldakortasuna murrizteko. Aldi berean, jauzi hidroelektrikoak ustiatzeko kontzesioak amaitutakoan horiek bilduko dituen enpresa publiko bat sortzearen alde agertu da.

Riberaren arabera, epe laburrean, Gobernuak elektrizitatearen handizkako merkatuan (pool) garestitzea arintzeko neurriak fiskalitatera mugatuko dira. Hala, (argindar konpainiek proposatu bezala) salneurri arautua erreformatzeko aukera zabaltzeaz gain, (Unidas Podemos Gobernuko kideak eskatu bezala) energia enpresa publiko bat sortzea proposatu du.

Tarifa erreformatzeko formulen artean, oraingoa baino "apur bat altuagoa" den tarte finko bat sortzeko aukera aipatu du, eta Aelec argindar elkarteak pooletik aldendu eta prezio egonkorretan lotzearen alde egin du.

Elektrizitatearen handizkako merkatuan megawatt-ordua (MWh) 117,29 euro ordainduko da bihar, ostiralean, beroaldi betean. Horrela, bosgarren egunez jarraian marka guztiak hautsiko ditu argindarrak, aurreko eguneko prezioa (115,83 euro/MWh) % 1,3 garestituta.

Ordutegiaren arabera, megawatt-ordua 128,54 euro ordainduko da 22:00etatik 23:00etara, eta 101,52 euro, berriz, 05:00etatik 06:00etara.

EBk energia integratuko merkatu baten alde egin du

Frans Timmermans Europako Batzordeko presidenteordeak Espainiari adierazi dionez, Europa mailan integratutako merkatu energetikoa "kostuari dagokionez modurik eraginkorrena da Europako herritarrentzat hornidura segurua eta arrazoizko prezioan bermatzeko". Gainera, "kontsumitzailerik ahulenak babestuta egotea" eskatu du, eta gogorarazi du Europako legediak aukera ematen diela estatu kideei etxe ahulenak babesteko neurriak hartzeko.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena