Ekonomia
Langabezia
E. G. | EITB MEDIA
Dena dela, lanik gabe dauden 16-29 urtekoen tasa biztanleria orokorrarena (% 10,3) baino zazpi puntu handiagoa da.
Gazte bat lan eskaintzen iragarki taula batetik pasatzen. Argazkia: EFE
EAEko 16 eta 29 urte bitarteko gazteei eragiten dien langabezia tasa 2,3 puntu jaitsi da 2021eko bigarren hiruhilekoan, % 20,2tik % 17,9ra igarota. Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak eman ditu datuok Eustaten "Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkesta" oinarri hartuta.
Nolanahi ere, gazteen langabezia hori biztanleria orokorrarena (% 10,3) baino zazpi puntu handiagoa da.
Langabeziak gehiago eragiten die gizonezkoei (% 19,0) emakumezkoei baino (% 16,7), baina lehenengoenak bilakaera hobea izan du bigarren hiruhileko honetan, % 23,2tik % 19ra igaro baita.
Gipuzkoak ditu gazte gehien behar barik (% 19,4), eta, ondoren, Bizkaia dago (% 17,7). Arabak du langabezia tasa txikiena (% 15,5).
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa