Ekonomia
CAF
Agentziak | EITB Media
Solaris markak ere bere lekua sendotu du Espainiako merkatuan, aurten Madrilen eta Bartzelonan sinatutako kontratu berriekin.
CAFek Beasainen (Gipuzkoa) duen lantegia. Argazkia: EITB Media.
CAF taldeak, Solaris filialaren bidez, 70 milioi eurotik gorako kontratuak bereganatu ditu, Danimarkarako autobus elektrikoak eta Tallin (Estonia) eta Valladolid hirietarako gas naturala erabiltzen duten ibilgailuak ekoizteko.
AarBus konpainiarentzat 29 autobus elektriko egiteko akordioa itxi duela iragarri du euskal taldeak. 6i Solaris Urbino 12 modelokoak izango dira, eta gainerako 23k 18 metroko Urbino unitate artikulatuak izango dira.
Bestalde, Solarisen eta Aktsiaselts Tallinna Linnatransport (TLT) operadore estoniarraren arteko kontratu berriari esker, Estonian duen posizioa indartu egingo duela iragarri du CAFek. Gas natural konprimatuarekin (CNG) propultsatutako 100 hiri-autobus ekologiko ekoitziko ditu Estoniako operadorearentzat.
CAFek iragarritako hirugarren kontratua Valladoliderako ibilgailuak ekoizteko da. Soliarisek gas natural konpromatua erabiliko duten autobusak egingo ditu bertarako, Gaztela eta Leongo hiriburu horretako garraio publikoa kudeatzen duen Auvasa operadorearekin akordioa lortu ostean.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa