Ekonomia
MASMOVILEN EEE-A EUSKALTELI
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Podemos Euskadik ere Euskaltel diru publikoz sortu zela gogoratu du eta, azkenean, "gutxi batzuen mesedetan amaitu duela, EAJren onespenarekin".
Bi pertsona paseoan, Euskalteleko egoitzaren aurrean. Argazkia: EFE
Aste honetako albiste ekonomikoa MasMovilek Euskalteli egindako OPA edo Erosteko Eskaintza Publikoa izan da EAEn. Nazioarteko funtsen esku dagoen enpresa bihurtu da Euskaltel eta zalantza ugari daude bere etorkizunari buruz.
EH Bildu eta Podemos Euskadi oso kritiko agertu dira operazioarekin, eta EAJ laguntzaile gisa seinalatu dute.
Twitterren duen kontu ofizialean, Euskaltel 1995ean diru publikoarekin sortu zela gogorarazi du EH Bilduk, eta, beraz, "jabea euskal gizartea" zela. Hori dela eta, koalizio abertzaleak salatu du Euskaltel "lapurtu" egin diotela euskal gizarteari "EAJren oniritziarekin", eta deitoratu egin du "diru publikoak esku pribatuetan bukatzea".
"Euskaltelek euskal enpresa izateari utziko ziola erabaki zuten EAJk eta Kutxabankek. Diru publikoak esku pribatuetan amaitzen du berriz ere, EAJren oniritziarekin" idatzi du EH Bilduk, "Euskaltel lapurtu digute" gehituz.
¿¿ Euskaltel nació en 1995 con dinero público y, por tanto, su dueña era la sociedad vasca.
— EH Bildu (@ehbildu) August 7, 2021
¿¿ PNV y Kutxabank decidieron que Euskaltel dejaría de ser una empresa vasca.
¿¿ De nuevo, dinero público acaba en manos privadas con la connivencia del PNV.
Nos han robado Euskaltel. pic.twitter.com/1xk9rJzfeW
Podemos Euskadik ere Euskaltel diru publikoarekin sortu zela gogoratu du eta EAJk izan duen jokaera kritikatu du.
Sare sozialetan zabaldutako mezuan, alderdi moreak dio "telekomunikazio enpresa publikoa eta azpiegitura sare publikoa izateko aukera galdu" dela, baita "diru publikoz finantzatutako enporesa batek gutxi batzuen mesedetan amaitu" duela ere, "EAJren onespenarekin".
¿¿Hemos perdido la oportunidad de tener una empresa pública de telecomunicaciones y una infraestructura de red pública.
— Podemos/Ahal Dugu (@PodemosEuskadi_) August 6, 2021
Una empresa financiada con dinero público para el beneficio de unos pocos y con el beneplácito del PNV.https://t.co/dlEiniwExx
MasMovilek Euskalteleko kotizazioa abuztuaren 17tik bertan behera uztea eskatu du
MasMovilek asteon gauzatu du Euskaltel gaineko Erosteko Eskaintza Publikoa (OPA) Kaixo Telelecom sozietatearen bidez, konpainiaren % 97,67 eskuratuz. 1.965 milioiko eskaintza egin zuen konpainiaren %100agatik.
Atzo, "nahitaezko salmenta gauzatzeko aukera" erabiliko duela iragarri zuen kontrolpean ez dituen Euskalteleko akzioen % 2,33 erosteko. Halaber, Euskaltelen Burtsako kotizazioa abuztuaren 17tik aurrera bertan behera geratzeko eskatu du.
Testuinguru honetan, Eusko Jaurlaritzak adierazi du enpresarekin "lan egingo" duela, OPAn hartutako konpromisoak bete ditzan; tartean, Euskaltelen egoitzak Euskadin jarraitzea.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa