18:23

Ekonomia

Lan gatazka

Tubacexeko langileak "ez defendatzea" leporatu dio EH Bilduk Eusko Jaurlaritzari

Agentziak | EITB Media

Koalizioaren esanetan, gatazkaren konponbidea kaleratutako langile guztiak berriro hartzea eta "etorkizun handiko" enpresa baten jarduera suspertzea da.

  • Oskar Matutek (EH Bildu) Tubacezeko langileen protestekin bat egin du.

    Oskar Matutek (EH Bildu) Tubacezeko langileen protestekin bat egin du. Argazka: EH Bildu.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Oskar Matute EH Bilduren Kongresuko ordezkariak Tubacexeko langileak "ez defendatzea" leporatu die Eusko Jaurlaritzari eta Arabako Foru Aldundiari, eta bai, ordea, administrazio kontseiluaren interesak.

Tubacexek Amurrion (Araba) duen lantegiko langileei bisita egin die Matutek, eta bertan gogorarazi du 177 egun daramatzatela greban euren lanpostuen defentsan. Halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak enpresak aurkeztutako enplegu-erregulazioko espedientea baliogabetzat jo zuenetik hilabete bete dela azpimarratu du.

Kaltetuei babesa eta elkartasuna eman ostean, Matutek "atsekabea" agertu du Eusko Jaurlaritzaren eta Arabako Foru Aldundiaren jokabideengatik. "Lanpostuak defendatzeko ezer ez egitea erabaki dute, bai, ordea, Tubacexeko administrazio kontseilaren interesak defendatzeko", salatu du.

"Autogobernuarekiko eta erakunde propioekiko errespetu handiagoa izatea eskatzen diogu Eusko Jaurlaritzari. Bere burua subiranistatzat duen alderdi batentzat, harrigarria da EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak epai bidez erabakitakoaren ordezko irtenbideak sustatzen aritzea", gaineratu du jeltzaleari erreferentzia eginez.

Azkenik, koalizio soberanistaren ordezkariak esan du Tubacexeko gatazka behin betiko konpontzeko kaleratutako langile guztiak berriro hartu behar dituela zuzendaritzak, eta "etorkizun handiko" enpresa baten jarduera suspertzea ezinbestekoa dela.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena