Ekonomia
Biztanleria Aktiboaren Inkesta
A. O. | EITB Media
Biztanleria Aktiboaren Inkestaren datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 12.700 pertsona gehiago daude lanean (914.100 guztira), eta Nafarroan, berriz, 6.000 gehiago (283.700).
Langile bat, Bilbon. Artxiboko argazkia: EFE
2021eko bigarren hiruhilekoan, 18.700 pertsonak lortu dute lana Hego Euskal Herrian, eta dagoeneko 1.197.800 langile daude guztira, Espainiako Estatistika Institutu Nazionalak (INE) ostegun honetan jakitera emandako Biztanleria Aktiboaren Inkestaren datuen arabera.
Hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 12.700 pertsona gehiago daude lanean (914.100 guztira), eta Nafarroan, berriz, 6.000 gehiago (283.700).
Datuen arabera, EAE eta Nafarroa dira bigarren hiruhilekoan langabezia-tasa baxuenak izan dituzten autonomia-erkidegoak. EAEn, langabezia-tasa % 10,02koa da, eta Nafarroan, % 10,3koa.
Euskadiren kasuan, datuak lurraldez lurralde aztertuta, langabezia-tasa txikiena Gipuzkoak izan du (% 7,78), Arabakoa (% 10,47) eta Bizkaikoa (% 11,32) handiagoak izan baitira. Sexuen arabera, 2021eko bigarren seihilekoan langabezia-tasa % 9,63ra igo da gizonen artean eta % 10,42ra emakumeen artean.
Testuinguru horretan, urteko bigarren hiruhilekoan 9.500 langabe gutxiago zenbatu dituzte EAEn (% 8,54), eta 3.300 gutxiago Foru Erkidegoan (% 9,24). Ildo horretatik, Nafarroan 32.600 langabe zenbatu dituzte guztira.
Espainian, oro har, 464.900 langile gehiago daude, 19.671.700 guztira, covid-19ari aurre egiteko neurriak lasaitu direlako eta txertaketa-kanpainak aurrera egin duelako.
Ildo horretatik, 110.100 langabe gutxiago daude Estatuan (3.543.800 guztira); beraz, langabezia-tasa % 15,26ra jaitsi da.
Biztanleria aktiboak ere gora egin du, lan egiteko adina duten edo enplegua bilatzen ari diren 354.800 pertsona gehiago zenbatu baitira (23.215.500 guztira).
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa