Ekonomia
Manifestazioa
Erredakzioa
Enplegu publikoa bultzatzea eskatu dute eta zerbitzu publikoak "beharrezkoak" direla adierazi dute.
Albisteak (2)
ELA, LAB eta STEE-EILAS sindikatuek manifestazioa egin dute ostegun honetan Bilbon, Donostian eta Gasteizen, eta "murrizketak geldiarazteko" eskatu dute. Zerbitzu publikoak "beharrezkoak" direla esan dute eta enplegu publikoa bultzatzea eskatu dute, ekonomia suspertzeko.
Manifestazioaren leloa "Zerbitzu publikoak garatu. Murrizketarik ez" izan da.
Igor Eizagirre ELA sindikatuko ordezkariak administrazio publikoko langileek sufritzen ari diren "murrizketak" salatu ditu. Eizagirrek adierazi duenez, "murrizketak zerbitzu publikoetara zuzenean doaz, eta zerbitzu hauek beharrezkoak dira, orain, inoiz baino gehiago".
"Zerbitzu publikoetan murrizketarik ez egiteko" Patxi Lopezen gobernuari "pultsua botako" diotela esan du Arantzi Sarasola LAB sindikatuko kideak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa