15:00

Ekonomia

Araba

Tubacexeko enpresa batzordeak greba mugagabeari eutsi dio Amurrion eta Laudion

N. B. | EiTB Media

Enpresak jakinarazi zuen EAEko Auzitegi Nagusiaren ebazpenaren aurka helegitea aurkeztuko zuela, 129 kaleratzeak baliogabetzat jotzen baitzituen.

  • Tubacexeko langileak Bilboko Epaitegiaren atarian, kaleratzeen aurkako epaiketan

    Tubacexeko langileak Bilboko Epaitegiaren atarian, kaleratzeen aurkako epaiketan. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Tubacexeko enpresa batzordeak Amurrion eta Laudion greba mugagabea mantentzea erabaki du astelehen honetan.

Sindikatuetako iturriek EFE albiste-agentziari jakinarazi diotenez, CCOO sindikatua izan da kontra agertu den zentral bakarra.

ELA da batzorde horretako atal nagusia, eta lau ordezkari ditu, Aceralava Tubacexeko Langileen Sindikatuak (STAT) ere lau ordezkari ditu; CCOO sindikatuak, berriz, hiru ditu, eta LABek, bat.

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren (EAEan) uztailaren 7ko epaiek baliogabetzat jo zituzten bi lantegietako kaleratzeak, eta bost eguneko epea eman zioten zuzendaritzari, 129 pertsona berriro hartzeko. Kaleratze horietatik, 95 kontratu-deuseztapenak ziren, 12 aurre-erretiroak eta 22 pizgarridun bajak.

Enpresak ebazpena errekurritzeko asmoa zuela jakinarazi zuen eta kaltetuei lanera itzuli gabe soldatak ordainduko zizkiela esan zuen.

Tubacexeko zuzendaritzak hartutako erabakiaren ostean, sindikatuek greba mugagabearekin jarraitzea erabaki dute.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena