10:59

Ekonomia

Merkataritza

Euskadiren esportazioek % 39,2 egin dute gora urtebetean

EiTB Media

Hiru lurralde historikoek, laugarren hilabetez jarraian, balio negatiboak izateari utzi diote. Alemania, Frantzia, Estatu Batuak, Erresuma Batua eta Norvegia izan dira Euskadiren bezero nagusiak.

  • Bilboko portua. EiTB Mediako bideo batetik ateratako irudia.

    Bilboko portua. EiTB Mediako bideo batetik ateratako irudia.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Euskal Autonomia Erkidegoko ondasunen esportazioetan –2.171,6 milioi euroko balioa–, % 39,2ko igoera erregistratu zen 2021eko maiatzean, aurreko urteko hil beraren aldean; bigarren erregistro onena izan da, 2019ko abendutik, Eustaten datuen arabera.

Bestalde, inportazioek (guztira 1.733,8 milioi) % 62,2 egin zuten gora; igoera izan zen bai produktu energetikoetan (% 169,9) bai ez-energetikoetan (% 45,2).

2021eko maiatzean, saldo komertziala –esportazioak ken inportazioak– positiboa izan da, eta 437,8 milioi eurokoa izan da; hala, estaldura-tasa % 125,2koa izan da.

Hiru lurralde historikoek, laugarren hilabetez jarraian, balio negatiboak izateari utzi diote, eta esportazioetan honako igoera hau izan dute ehunekoetan: Gipuzkoan, % 29,7koa; Araban, % 35,7koa, eta Bizkaian, % 50,6koa.

2021eko maiatzean, bost herrialde (Alemania, Frantzia, Estatu Batuak, Erresuma Batua eta Norvegia) izan dira Euskadiren bezero nagusiak, guztizkoaren % 48,8 eurenganatuta (1.060,2 milioi).

Euskadiko kanpo-merkataritzaren bilakaera. Irudia: Eustat

Euskadiko kanpo-merkataritzaren bilakaera. Irudia: Eustat

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena