16:29

Ekonomia

Larrialdi klimatikoa

Erregaia erabiltzen duten autoak 2035erako debekatzea proposatu du Europako Batzordeak

EITB MEDIA | AGENTZIAK

CO2aren prezioa pixkanaka garestitzea eta 10 urte barru emisioak galarazita egotea nahi du Bruselak. Europako Batzordeak adierazi du deskarbonizazioa lortzeko proposamenaren negoziaketa "gogorra eta zaila" izango dela.

  • Europako Batzordeak karbono dioxidoa desagarrerazteko plana aurkeztu du.

    Europako Batzordeak karbono dioxidoa desagarrerazteko plana aurkeztu du. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

2050erako C02 isurketak desagerrarazteko ibilbide-orria aurkeztu du Europako Batzordeak, larrialdi klimatikoari aurre egiteko eta modu jasangarri batean hazteko. Helburu hori lortzeko hainbat neurri proposatu dituzte, tartean erregaia erabiltzen duten autoak nahiz hibridoak 2035erako debekatzea, bateriadun edo hidrogenozko ibilgailuak bultzatuz.

Gidariek trantsizioa egiteko bermeak izan ditzaten, estatuek ibilgailuak kargatzeko guneak ezarri beharko dituzte beren errepide sareetan barrena. Bruselaren planaren arabera, 60 kilometroko ibilgailu elektrikoak kargatzeko gune bat egon beharko litzateke, eta 150 kilometroko tartean hidrogenoa kargatzeko guneak.  

Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak parte hartu du egitasmoaren aurkezpenean eta azpimarratu du "CO2 isurketei prezioa ezarri" behar zaiela.

Bruselaren asmoa da karbono dioxidoaren prezioa pixkanaka garestitzea eta 10 urtetan isurketak galarazteko. Ibilgailuei, hegazkinei nahiz ontziei eragingo lieke neurriak.

2050ean neutraltasun klimatikoa lortzeko, 2030erako CO2 isurketak % 55 murriztea aurreikusten du Bruselak, erreferentziatzat 1990eko datuak hartuta.  

Proposamenak Europako Batzordea osatzea duten estatuen artean eta Europako Parlamentuan eztabaidatuko dituzte orain.

Europako Batzordeak onartu du negoziaketak "zailak eta gogorrak" izango direla, egiturazko aldaketak egin nahi direlako denbora gutxian. Alabaina, plana aurrera eramatea ezinbestekotzat jo du.

Ildo horretan, Frans Timmersmans Europako Batzordeko Itun Berdearen presidenteordeak ondokoa adierazi du: "Ez badugu hau konpontzen, gure seme-alabei eta bilobei huts egingo diegu, eta ura eta janaria lortzeko gerrak biziko dituzte".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena