Ekonomia
Nazioarteko Diru Funtsa
Erredakzioa
Nazioarteko Diru Funtsak, gainera, mundu mailako hazkunde aurreikuspena % 3,3ra jaitsi du 2012rako, atzeraldia dela eta.
Christine Lagarde, Nazioarteko Diru Funtsaren zuzendaria. Argazkia: Efe
2012an Espainiako Barne Produktu Gordina % 1,7 jaitsiko dela iragarri du Nazioarteko Diru Funtsak. Gaur argitaratu dituen datuen arabera, 2013 urtean % 0,3koa izango da jaitsiera. Defizit publikoa, gainera, % 6,8koa izango da.
Joan den urteko irailean emandako datuekin alderatuta, aurreikuspen hauek 2,8 puntuko uzkurdura adierazten dute 2012rako, eta 2,1 puntukoa datorren urterako.
2012rako, BPGren % 6,8ko defizit publikoa aurreikusi dute, eta 2013rako % 6,3koa; irailean argitaratutako txostenak zioena baino 1,7 eta 1,9 puntu gutxiago dira.
Espainiako ekonomia euroguneko kaltedunenen artean agertzen da, Italiakoarekin batera. Azken horrek BPGren % 2,2 uzkurdura jasango du 2012an.
Espainiak eta Italiak atzeraldian jarraituko dute 2013. urtean, eta ordurako eurogunean hazkundea hastea Nazioarteko Diru Funtsak aurreikusten du.
Bestalde, Nazioarteko Diru Funtsak mundu mailako ekonomiaren aurreikuspena ere gutxitu du, % 3,3raino 2012rako, eta % 3,9raino datorren urterako. Aurten euroguneak izango duen atzeraldian oinarrituta egin dituzte zuzenketa hauek.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa