Ekonomia
Villarejo auzia
Agentziak | EITB MEDIA
Iberdrolako presidenteak fakturak lapurtzea eta txosten faltsu bat egitea egotzi dio zuzendaritzako kide ohi bati. Txosten hori oinarri hartuta ikertzen ari dira Galan.
Sanchez Galan, EFEren artxiboko argazki batean.
Iberdrola eta Villarejo lotzen dituen txostena egiazkoa den argitzeko eskatu dio Ignacio Sanchez Galan argindar konpainiako presidenteak auzia ikertzen ari den epaileari. Jose Antonio del Olmo Iberdrolaren zuzendaritzako kide ohi batek egin zuen txosten hori, eta bertan, Villarejoren enpresetako bati ustez egindako ordainketa irregularrak ageri dira.
Txosten hori oinarri ikertu gisa dago Ignacio Sanchez Galan Villarejo auzian. Horren harira, alegazio-idazkia aurkeztu du Galanen defentsak, eta txosten hori eta Del Olmo bera susmopean jartzea du hari nagusi.
Izan ere, Sanchezen Galanen arabera, Jose Antonio del Olmo Iberdrolako Korporazio Kontrolaren arduradun nagusia zenak multinazionalaren hainbat faktura ostu zituen eta dokumentu bat idatzi zuen Villarejoren Cenyt enpresari egindako ordainketa batzuez ohartarazteko.
Dokumentu hori auzian nahasteko erabili izana salatu du Iberdrolako presidenteak. Horren ildoan, gogorarazi du Del Olmoren egitekoa Iberdrolako fakturak "arauzkoak eta zuzenak" ziren egiaztatzea zen. Kritikatu duenez, Del Olmok ez zituen irregulartasunak salatu, eta horren ordez, itxuraz ofiziala zen dokumentu bat egin zuen —Iberdrolaren idazpurua zuen— eta notariotza batean erregistratu zuen. "Notariotza horretan geratuko lirateke behin betiko Villarejo auziagatik ez balitz", salatu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa