Ekonomia
pentsioak
o.p. | eitb media
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduko Koordinakundeak Espainiako Gobernuaren, patronalaren eta sindikatuen arteko akordioa ontzat jo du, nahiz eta konpontzeko gai asko gelditzen diren oraindik.
Pentsiodunen mobilizazioa, joan den maiatzean. Argazkia: EITB
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduko Koordinakundeak ontzat jo du Gobernuaren, patronalaren eta sindikatuen artean pentsioen gainean lortutako akordioa; alderi "positiboak" dituela ukatu gabe, sistemaren pribatizazioa bezalako "mehatxuak" mantentzen direla diote.
Pentsiodunek kritikatu dute akordioak ez duela aipatzen azken urteetan "galdutako erosteko ahalmena berreskuratzeko aukera", baita prestazio horien "finantzatzeko bermeen arazoari konponbiderik oraindik eman ez izana" ere.
Era berean, gaitzetsi dute, iraunkortasun-faktorea formalki indargabetzen bada ere, "belaunaldien arteko ekitate-indizeagatik ordezkatua izango dela", eta horrek, euren ustez, "ondorio negatibo bera izango du pentsio berriei dagokienez, pentsio berriak modu jarraituan eta metagarrian murriztuko baitira, printzipio berberetan oinarritzen delako".
Halaber, deitoratu dute pentsioaren % 100era iristeko kotizatu beharreko urteek igotzen jarraitzen dutela, pentsio baxuenak gutxienez lanbide arteko gutxieneko soldatarekin parekatzeraino igotzeaz "ezer ere ez aipatzea" eta "genero arrakala desagerrarazteko urratsik ez egitea".
Ohar batean azaldu dutenez, euren aldarrikapen gehienak "erantzunik gabe daude oraindik".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa