12:09

Ekonomia

Pentsioak

Escriva: "Atzo ez nuen nire egunik onena izan; gaizki ulertu zitzaidan"

Agentziak | EiTB Media

Ekitate-mekanismoaz hitz egiterakoan eta “baby boom” belaunaldiaren pentsioetan “murrizketa txiki” bat ekarri behar zuela esaterakoan hanka sartu zuela onartu du ministroak.

  • Jose Luis Escriva Gizarte Segurantzako ministroa. Argazkia: EFE

    Jose Luis Escriva Gizarte Segurantzako ministroa. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

"Atzo ez nuen nire egunik onena izan (…) gaizki ulertu zitzaidan, ahots ozenez egindako gogoetak ziren", adierazi du Jose Luis Escriva Gizarte Segurantzako ministroak prentsaurrekoan. "Baby boom" belaunaldiko langileek pentsioetan murrizketa txiki bat onartu edo hilabete batzuk gehiago lan egin beharko dituztela esan zuen ministroak TVE Espainiako telebistan, ostegunean. Gizarte eragileek gogor kritikatu zituzten Escrivaren adierazpenak.

Horrela, ekitate-mekanismoaz hitz egiterakoan eta "baby boom" belaunaldiaren (1958-1975 bitartean jaioak) pentsioetan "murrizketa txiki" bat ekarri behar zuela esaterakoan hanka sartu zuela onartu du Escrivak.

Ministroak azaldu duenez, osteguna ziurtasuna emateko eguna zen, baita hamarkada batean pentsioen inguruan gizarte eragileekin adostutako lehen akordioaren garrantzia azpimarratzeko eguna ere. Legeak etorkizuneko eta egungo pentsiodunen erosteko ahalmena bermatuko du, eta 2023tik aurrera pentsioen murrizketa ekarri behar zuen jasangarritasun faktorea bertan behera utziko du, erantsi duenez.

"Ez nuen ziurtasun hori modu egokian adierazi", onartu du Escrivak. 2013ko erreformaren zalantzak akordioarekin desagertu direla "ulertu behar dute guztiek", esan du, "erosteko ahalmena etengabe bermatuz".

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena