Ekonomia
PENTSIOEN ERREFORMA
EITB MEDIA | AGENTZIAK
Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazio ministroaren ustez Espainiak ez du pentsio arazo handiegirik, belaunaldi horren erretiroak ekarriko duen gastuari aurre egiteko "arazo kointurala" baizik.
Espainiako Gobernuak eta gizarte eragileek pentsioen erreformarako akordioa sinatu dute. Irudia:
Jose Luis Escriva Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazio ministroak hainbat aukera eman dizkie ostegun honetan 50eko hamarkadaren amaieratik 70eko hamarkadara bitartean jaiotako langileei ('baby boom' belaunaldia): "Pentsioan murrizketa txiki bat egin, edo, txandaka, lan gehiago egitea".
Espainiako Gobernuak eta eragile sozialek gaur goizean sinatu dute pentsioen erreformarako akordioa, eta, lehenxeago, Escrivak TVEn azaldu du belaunaldi hau, "baby boomers" deiturikoa, "zabalagoa" dela eta bere gain hartu beharko duela "denbora tarte jakin batean pentsioen gastua murrizteko egin beharreko ahalegina".
Horretarako, "hainbat aukeren artean aukeratu ahal izango dute: bata, pentsioaren doikuntza txiki bat izan daiteke, neurrikoa izango litzatekeena, edo, txandaka, lan gehiago egin ahal izango lukete", gaineratu du.
Escrivaren ustez Espainiak ez du pentsio arazo handiegirik, belaunaldi horren erretiroak ekarriko duen gastuari aurre egiteko "arazo kointurala" baizik, gerora zuzenduko dena.
Gaur sinatutako akordioaren arabera, jasangarritasun-faktorea belaunaldien arteko ekitate-mekanismo berri batekin ordezkatuko da, bost hilabetetan zehaztuko dena eta 2027an martxan jarriko dena.
Ministroak azaldu duenez, belaunaldien arteko ekitate mekanismoak 2013ko erreformaren iraunkortasun faktorea ordezkatuko du, bere ustez "gaizki definituta" baitago; izan ere, pentsioak "bizitza itxaropenarekin" lotzen zituen, "modu mugagabean".
Pentsioen erreforma urte amaieran sartuko dela indarrean aurretatu du Escrivak. Horrela, pentsioak 2022an hasiko dira KPIaren arabera eguneratzen eta "pentsiodunek ez dute urtero zain egon beharko txandakako Gobernuak aurrekontuetan zer erabakitzen duen ikusteko".
Sindikatuen eta patronalaren gaitzespena
UGT eta CCOO sindikatuek eta CEOE eta Cepyme patronalek ezezko biribila eman diete Escrivak planteatutako doikuntzei.
UGT eta CCOO sindikatuetako idazkari nagusiek, Pepe Alvarezek eta Unai Sordok, kritikatu egin dute Escrivaren zuhurtzia falta, planteamendu hori pentsioen akordioa sinatu den egunean eta mekanismo hori zehazteko negoziazioak hasi aurretik egin duelako.
Sordok argi utzi du sindikatuen apustua belaunaldi horiek "gaur egun ordaintzen ari garen pentsioen parekoak" izatea dela, eta gastua handitu beharko dela hori bermatzeko.
Halaber, Alvarezek azpimarratu du sindikatuek negoziazioetan duten jarrera ez dela "bide horretatik joango", eta "hipokresia handia" dela "etorkizuneko eta egungo pentsiodunen arteko zatiketa" planteatzea.
Bestalde CEOek eta Cepymek agiri bateratu batean Escrivaren " adierazpen desegokiak" deitoratu dituzte, eta argitu dute asmo hori ez dela "lortutako akordioaren parte, eta ez da ideia hori partekatzen ezta ere".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa