16:51

Ekonomia

INDUSTRIA

Repsolek Muskizen kokatuko ditu Industria-eraldaketaren eta Bezeroen egoitza sozialak

agentziak | EITB MEDIA

Joan den azaroan iragarritako 2021-2025 plan estrategikoaren barruan, bere sozietate-egitura berrantolatu eta sinplifikatzeko eta jarduera antolatzeko ezarri zituen lau arloetako bi dira horiek.

  • Repsolen egoitza zentrala, Madrilen.

    Repsolen egoitza zentrala, Madrilen.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Repsolek Muskizera eramango ditu Industria-eraldaketaren eta Bezeroen negozio arloetako egoitza sozialak. Joan den azaroan iragarritako 2021-2025 plan estrategikoaren barruan, bere sozietate-egitura berrantolatu eta sinplifikatzeko, jarduera antolatzeko ezarri zituen lau arloetako bi dira horiek.

Konpainiako iturriek EFE agentziari azaldu diotenez, bi negozio adarrak Euskadira lekualdatzeko, Repsolek Euskadirekin Petronorren bitartez izan duen lotura historikoa ere hartu dute oinarri, Petronorrek parte hartzen baitu Repsol Transformación Industrial enpresan sartu den sozietateetako batean.

Aipatutako lau negozio eremuak Upstream (esplorazioa eta ekoizpena), Industria (petrokimika), Bezeroa (hornikuntza) eta Emisio baxuen belaunaldia (berriztagarriak) dira. Azken horrek Santanderren du egoitza, eta bertan jarraitzea aurreikusten da, iturrien arabera.

Konpainiak 300 sozietate baino gehiago kontrolatzen ditu mundu osoko 40 herrialdetan, eta 2018an Viesgo talde elektrikoaren emisio baxuko elektrizitatea sortzeko aktiboak erosi zituen.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena