13:49

Ekonomia

Krisi ekonomikoa

Espainiako defizita % 8tik gorakoa izango dela uste du PPk

Erredakzioa

Bestalde, langabezia 5 milioi pertsonatara helduko dela aurreikusi du buruzagi popularrak.

  • Alfonso Alonso (PP). Argazkia: EITB.

    Alfonso Alonso (PP). Argazkia: EITB.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Espainiako defizita % 8tik gorakoa izan daitekeela ohartarazi du gaur Alfonso Alonso PPko Kongresuko bozeramaileak. Horrez gain, 5 milioi langabe baino gehiago izaten daitezkeela ere adierazi du.

Zapateroren Gobernuak "demokraziako oinordetzarik txarrena" utzi diela esan du Alfonso Alonsok, "pozoitutako oinordetza". "Sozialistek bildutakoa baino 90.000 milioi euro gehiago gastatu dituzte", adierazi du. Horren ondorioz, espainiar bakoitzari 2.000 euroko zorra eragin diela gaineratu du Alonsok.

Bestalde, langabezia 5 milioi pertsonatara helduko dela aurreikusi du buruzagi popularrak.

"Egoera aurreikusitakoa baino txarragoa da", adierazi du Alonsok.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena