12:50

Ekonomia

ustelkeria

Auzitegi Nazionalak Sanchez Galan inputatu du Villarejo auzian

agentziak| eitb media

Epaileak Fiskaltzaren eskaera onartu du, eta Iberdrolako presidenteaz gain, konpainiako hiru goi-kargudun inputatu ditu. Villarejoren espioitzen auzian ikertu gisa deklaratu beharko dute.

  • Ignacio Sanchez Galan

    Ignacio Sanchez Galan

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Manuel Garcia Castello Auzitegi Nazionaleko epaileak Ignacio Sanchez Galan Iberdrolako presidentea inputatu du, besteak beste, Florentino Perez ACSko presidentea zelatatzeko Jose Manuel Villarejo komisario ohiaren zerbitzuak kontratatu ote zituen ikertzen ari den auzian.

Bere autoan, magistratuak onartu egiten du ustelkeriaren aurkako Fiskaltzak atzo egindako eskaera, eta azaltzen du ikerketaren une honetan eta egin diren eginbideekin azaldutako zantzuak ikusita, Sánchez Galán eta beste hiru zuzendariak ikertzea egokia dela, pieza honetan ikertzen ari diren gertaerekin konektatzeko moduko judizio-elementuak daudela uste baitu.

Beste hiru auzipetuak Francisco Martinez Corcoles Iberdrolako negozioetako zuzendari orokorra, Fernando Becker Iberdrolako presidente-ohia, eta Rafael Orbegozo Presidentetza Kabineteko buru ohia dira.

Auzia 2019ko amaieran hasi zen, Iberdrolak Villarejo kontratatu zuela argitaratu zenean, epaile bat zelatatzeko, enpresaren interesen aurkako plataformetan infiltratzeko, Cofrenteseko zentral nuklearreko enpresa batzordeko kideak jazartzeko edo enpresaren kudeaketarekin kritiko den akziodun bat ikertzeko.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena