Ekonomia
Akordioa
Erredakzioa
Defizitaren aurka Estatu akordioa lortu dute erkidegoek eta Gobernuak, eta erkidegoei zorrak ordaindu ahal izateko maileguak eskainiko zaizkie.
Cristobal Montoro. Argazkia: EFE.
Aurrekontuetan oreka mantendu eta defizit publikoa kanporatzeko ''Estatu akordioa'' lortu dute erkidegoek eta Gobernuak. Montoro Ogasun ministroak azaldu duenez, ezarritako muga betetzen ez dutenentzako zigorrak jasotzen ditu akordio horrek. Horrela, Gobernuak defizita gainditu duten erkidego horiek denbora batez esku hartu ahal izango ditu.
Mariano Rajoy presidente denetik egin duten Fiskalitate eta Finantza Politikaren Kontseiluaren lehen bileran lortu dute akordioa, eta, bertan, aurrekontuen orekarako legea ahalik eta arinen indarrean jartzeko konpromisoa hartu dute erkidegoek.
Bilera horretan, gainera, ICO mailegu linea bata irekitzeko akordiora ere heldu dira, eta, mailegu horiei esker, erkidegoek zorrak ordaindu ahalko dituzte.
Montorok azpimarratu duenez, akordio hauekin mezu garbi bidali nahi diete herritarrei, Europako kideei eta merkatuei: ''Espainia berriz ere konfiantzazkoa da bazkidea da eurogunean''.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa