Ekonomia
Ustelkeria
agentziak | eitb media
Konpainiak egindako bi barne ikerketatan, onartu egin zuen komisario ohia kontratatu zutela 2004 eta 2017 artean 17 zerbitzu egiteko.
Ignacio Sanchez Galan Iberdrolaren presidentea. Argazkia: Iberdrola
Ustelkeriaren Aurkako Fiskaltzak Ignacio Sanchez Galan Iberdrolako presidentea inputatzea eskatu du, espioitza egiteko Jose Villarejo komisario ohiaren zerbitzuak kontratu izana ikertzeko. Florentino Perez ACSko presidentea dago Iberdrolak ustez zelatatu zituenen artean.
Efe albiste-agentziak baieztatu duenez, Ustelkeriaren Aurkako Fiskaltzak idatzi bat aurkeztu du eskaera egiteko gaur Manuel Garcia Castellon buru duen auzitegian, eta erantzunaren zain gertatu da.
Aurkeztutako txosten horretan, Francisco Martinez Corcoles Iberdrolaren negozio idazkari nagusia, Fernando Becker Iberdrolaren presidente ohia eta Rafael Orbegozo Presidentzia Kabineteko buru ohia ere ikertzea eskatu du.
2019ko amaieran agertu zen auzia, Iberdrolak Villarejo kontratatu zuela publiko egin zenean. Epaile bat zelatatzeko, konpainiaren kontrako interesak zituzten plataformetan sartzeko, Confrentes zentral nuklearra kudeatzen duen enpresako batzordeko kideak xaxatzeko edo akziodun kritiko bat ikertzeko kontratatu zutela argitaratu zuten.
Konpainiak 2018 eta 2019 artean egindako bi barne ikerketetan, onartu egin zuen komisario ohia kontratatu zutela 2004 eta 2017 artean 17 zerbitzu egiteko.
Gainera, maiatzaren amaieran Iberdrolak gutun bat bidali zion magistratuari administratzaile eta langile guztiek borondatez deklaratzea proposatzeko, tartean Sanchez Galanek.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa