Ekonomia
KORONABIRUSA
N B. | EITB MEDIA
35.000 pertsona inguruk jaso ahal izango dituzte Eusko Jaurlaritzaren laguntza horiek. Eskaerak uztailaren 5etik 30era aurkeztu ahal izango dira, eta lehen ordainketak irailean egingo dituzte.
Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluaren bileraren osteko prentsa-agerraldia. Argazkia: EFE.
270 milioi euroko zuzeneko laguntzak emango dizkiete Euskadin covid-19agatik kaltetutako enpresei eta autonomoei. Laguntza horiek 173 jarduera ekonomikori zuzenduko zaizkio. Gutxi gorabehera 35.000 onuradunek eskuratu ahal izango dituztela kalkulatzen da.
Ekonomia eta Ogasun Sailak uztailaren 5ean irekiko du deialdia, eta uztailaren 30era arte aurkeztu ahal izango dira eskaerak, Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburuak azaldu duenez.
"Lau asteko tartea dago dokumentazioa bidaltzeko, beraz, lasaitasuna eskatu nahi dut, sistema bete ez dadin, horregatik lankidetza eskatzen dugu", esan du sailburuak.
Abuztuan zehar aztertuko dituzte eskaerak, eta lehen ordainketak irailean egingo dituzte. 3 lerro ezarri dituzte izapideak arintzeko; horietako bi arinagoak izango dira, eta horien xehetasunak deialdian zehaztuko dira.
Hala, Gobernu Kontseiluak gaur onartu du covid-19aren eraginpean dauden enpresen eta autonomoen kaudimenari laguntzeko zuzeneko laguntza finalistak kudeatzeko aginduari bide emango dion dekretua.
Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan, Ekonomia eta Ogasun sailburuak esan du Euskadin laguntza horiek 218 milioi eurokoak izango direla, Estatuko funtsekin finantzatuta, eta 50 milioi gehiago Eusko Jaurlaritzak jarriko dituela. Diru-laguntza horiek 173 jarduera ekonomikok jaso ahal izango dituzte; izan ere, Eusko Jaurlaritzak 78 jarduera ekonomiko berri gehitu dizkie Espainiako Errege Dekretuan jasotako 95ei.
Sailburuak adierazi duenez, laguntzak eskaerak aurkezteko ordenaren arabera emango dituzte, baina, bere kalkuluen arabera, "nahikoa" baliabide egongo dira, eta, beraz, lasai egoteko eskatu du. Gainera, baliabide gehiago beharko balira, Jaurlaritzak "diru gehiago" emango lukeela gaineratu du.
Espainiako Errege Dekretuak ezartzen duenez, laguntzak finalistak dira, eta 2020ko martxoaren 1etik 2021eko maiatzaren 31ra bitartean hornitzaileekin eta bankuekin sortu diren zorrak ordaintzeko emango dira, zehazki 2021eko martxoaren 13aren aurretik sinatutako kontratu-konpromisoen ondorioz edo hornidura-akordioen ondorioz sortu eta 2021eko maiatzaren 31n oraindik ordaindu gabe dauden zorrak izango dira.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa