08:22

Ekonomia

amiantoa

Izar ontziola zigortu dute amiantoarekin lan egin zuen behargin baten heriotzagatik

o.p. | eitb media

Alargunak 2019an errekargua eskatu zuen segurtasun-neurriak ez betetzeagatik, eta, haren eskaera onartuta, enpresak % 50eko errekargua ordaindu beharko dio alarguntasun-prestazioan.

  • ASVIAMIE elkartearen manifestazio bat. EITB

    ASVIAMIE elkartearen manifestazio bat. EITB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bilboko Lan Arloko 2. Epaitegiak aintzat hartu du 2018an amiantoarekin kontaktuan lan egin zuen langile baten alargunak aurkeztutako demanda, ASVIAMIE amiantoaren biktimen euskal elkarteak jakinarazi duenez, lanbide-gaixotasunagatik hil izanaren ondoriozko prestazioei % 50eko errekargua ordaintzera kondenatu du Izar Construcciones Navales, 2019ko abuztutik aurrerako ondorio ekonomikoekin.

Elkarteak azaldu duenez, langilea Astilleros Españoles enpresan (ondoren Izar Construcciones Navalesen izango zena) egon zen lanean 1958ko azarotik 1999ko ekainera arte, soldatzaile eta biltegizain gisa, "amiantoarekin etengabeko kontaktuan, itsasontzien hodiak kalorifugatzen eta estaltzen", mantekin eta bendekin isolatuz haiek.

Langilea 2018ko abuztuan hil zen Sarcomatoide pleura-mesoteliomaren ondorioz, eta 2019ko otsailean, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak(GSIN) gaixotasun profesional baten ondorioz hil zela adierazi eta horri zegozkion alarguntza-prestazioak eman zituen.

ASVIAMIE ohartarazi duenez, "ontziolak ez zien amiantoarekiko esposizioaren arriskuei buruzko informaziorik inoiz eman langileei, sekula ez zuen lan-giroan zeuden amianto-partikulen neurketarik egin, ez zen amiantoaren manipulazioan aurkitutako erauzketa-sistemarik erabili, garbiketa-lanak ekorketa bidez egiten ziren eta arnas babeserako maskararik ere ez zieten ematen".

Horregatik, 2019an segurtasun-neurrien faltagatik errekargua eskatu zuten, baina, deitoratu dutenez, "GSINk adierazi zuen ez zegokiola inongo errekargurik".

Hala ere, elkarteak nabarmendu duenez, orain kaleratutako epaiaren arabera, "enpresaren erantzukizuna zehazten duten hiru baldintza betetzen dira: enpresak segurtasun-neurriak betetzean arau-hausteren bat egin izana, langileari egindako kaltea egiaztatzea, eta arau-haustearen eta kaltearen arteko kausalitate-erlazioa egotea".

Elkartearen ustez, nabarmentzekoa da epaiak "oso larritzat" jotzea enpresaren arau-haustea, izan ere, "langilea lau hamarkadatan amiantoaren eraginpean egon zen, eta enpresak ez zuen arriskuaz ohartarazi ere egin", horri esker % 50eko errekargua ezarri baitu, auzi-jartzaileak eskatu bezala.

Prebentzioa beharrezko

ASVIAMIE pozik agertu da epaiarekin, "Batez ere, GSINk eta Lan Ikuskaritzak patronala errugabetzeko darabiltzan argudio prebarikatzaileak zapuzten dituelako, lotsarik gabe esaten baitute 80ko hamarkada baino lehen, ez zela amiantoaren arriskua ezagutzen, edo ez zegoela enpresak behartzen zituen prebentzio-legerik".

Zentzu horretan, azpimarratu dutenez, "Europako Batzordeak dioen bezala, minbiziak eragiten ditu lanarekin lotutako heriotzen % 53". Hori dela eta, elkartearen ustez, "beharrezkoa da lanpostuetan prebentzioa zorroztea higiene-arriskuei aurre egiteko eta, bereziki, substantzia kantzerigenoekin lan egiten bada".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena