Ekonomia
Argiaren faktura
EITB MEDIA | AGENTZIAK
Unidas Podemosek aurreratu duenez, argindarraren faktura arintzeko proposamena datorren osteguneko ezohiko Ministroen Kontseiluan onartuko dute.
Espainiako Gobernuak argindarraren BEZa jaitsiko du. Argazkia: Pixabay
Espainiako Gobernuak argindarraren BEZa % 21etik % 10era jaistea erabaki du, kontsumitzaileen faktura arintzeko asmoz.
Unidas Podemosek egin du proposamena. Datorren ostegunerako deitu duten ezohiko Ministroen Kontseiluan onartuko dute neurri berria.
Teresa Ribera Trantsizio Ekologikoko ministroak joan den astean jarri zuen aukera hori mahai gainean, baina argindarraren prezioaren etengabeko igoera gelditzeko "aldi baterako salbuespeneko neurria" izango litzatekeela zehaztu zuen.
Alabaina, Unidas Podemosek uste du neurria eraginkorra izan dadin behin betirako ezarri beharko litzatekeela. Hala, % 10eko BEZa etxean sei kilowattetik beherako argindarra kontratatuta dutenei aplikatuko litzaieke, baita 15 kilowatt baino gutxiagoko potentzia erabiltzen duten enpresa txiki eta ertainei ere.
Bestalde, koalizio moreak adierazi du argindarraren gaineko zerga ez litzatekeela merkatuko prezioaren bilakaerari lotuta egon behar, sistema sinplifikatze aldera.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa