Ekonomia
ITP AERO
EITB MEDIA | AGENCIAS
Gainera, aeronautika sektorean enplegua babesteko PERTE bat (Ekonomia Berreskuratu eta Eraldatzeko Proiektu Estrategikoa) iragarri du.
Reyes Maroto, Bizkaiko Foru Aldundiaren 2020-2023 Enplegu Planaren aurkezpenean. Irudia: EFE
Reyes Maroto Industria, Merkataritza eta Turismo ministroak astelehen honetan adierazi duenez, ITPren salmentaren helburu nagusia "Espainian erabakitzeko ahalmenari eustea da". Gainera, aeronautikaren sektorean PERTE bat iragarri du.
Marotok gaur goizean Bilbon egin den Bizkaiko Foru Aldundiaren 2020-2023 Enplegu Plan berriaren aurkezpenean esan duenez, enpresa askok dute interesa ITP Aero erosteko.
Ministroaren arabera, aeronautikaren sektorea Espainiako Gobernuaren lehentasunen artean dago "eta horrek" ez dio soilik ITPri mesede egingo, baita EAEn eta Espainiako Estatuan proiektu horien onurak jasoko dituen sektore osoari ere".
Ildo horretan, aeronautika sektorean PERTE bat (Ekonomia Berreskuratzeko eta Eraldatzeko Proiektu Estrategikoa) egongo dela iragarri du, industria-gaitasun berriak bermatzeko eta sektorean "enplegua babesteko", eta ITP ere proiektu horren baitan sartu nahi duela azpimarratu du.
Ministroaren esanetan, "enpresa asko daude interesatuta, baina guretzat funtsezkoena enpresaren izaera espainiarra mantentzea da".
"Ulertzen ditugu Rollsek salmentari dagokionez jarri dizkigun epeak, baina ITP enpresa sektore bereziki garrantzitsu batean dagoenez, hau da, Defentsan, erabakiak Espainian erabakitzeko gaitasunean eta lanpostuetan oinarrituta hartu behar ditugu", berretsi du.
Duela astebete, Aernnovak ITP Aero erosteko eskaintza loteslea aurkeztu zuela baieztatu zuten, eta, gainera, Jaurlaritza bera ITP Aeron akziodun moduan sartzeko prest agertu da.
2020ko amaieratik hartu-emanetan
Jaurlaritza Rolls Royce ITPren jabearekin eta Espainiako Gobernuarekin (azken horrek operazioari betoa ezar liezaioke, proiektu militarrak tartean daudelako) harremanetan dago iaztik. Nonbait urte amaierarako gauzatu liteke salmenta.
4.000 bat langile dituen enpresak hegazkinerako motorrak egiten ditu. Koronabirusak eragindako krisi ekonomikoak gogor kolpatu duen enpresatako bat da ITP Aero. Irailean, Zamudioko lantegiko 194 langile kaleratzeko asmoa iragarri zuen. Aurrez, Barakaldoko eta Sestaoko PCB lantegiko 83 behargin kaleratu zituen, gerora EAEko Auzitegi Nagusiak kaleratzeak baliogabeak zirela ebatzi bazuen ere.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa