11:14

Ekonomia

Epaiketa

Tubacexeko langileak "argudioz eta arrazoiz beteta" iritsi dira epaiketara

N. B. | EITB MEDIA

Langileek elkarretaratzea egin dute EAEko Auzitegi Nagusiaren aurrean, 128 langileri eragiten dien enplegu-erregulazioko espedientearen aurka irekitako epaiketen harira.

1:20
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Tubacexeko enpresa batzordearen arabera, Justiziak arrazoia emango die eta kaleratutako 128 langileri eragiten dieten lan-erregulazioko espedienteak bidezkoak ez direla ebatziko du. Horren harian, "arrazoiz eta argudioz beteta" iritsi dira epaiketara, eta "espero dugu justiziak hala ikustea eta gatazka egoera aldatzea, 128 pertsonei euren lanpostuak itzuliz", azaldu dute.

Langileek elkarretaratzea egin dute Bilbon, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren aurrean, astelehen eta astearte honetan Tubacexen lan-erregulazioko espedienteen aurka izango diren bi epaiketetan. Gaur goizeko epaiketa TTI enpresaren Laudioko lantegiari dagokio.

"Tubacex ERErik Ez" zioen pankarta baten atzean eta "Tubacexen ez dago inor soberan" oihuen eta petardo eta sirenen hotsen artean egin dute mobilizazioa.

Eduardo Ibernia enpresa batzordeko presidenteak Tubacexen erabakia salatu du berriro, eta pandemiaren aurreko urteetan konpainiak "milioika euroko irabaziak" izan dituela esan du; "laguntza publikoak jaso ditu eta lan-erregulazioko espedienteak klase politikoaren babespean aurkeztea ahalbidetzen dion lan-erreforma baten babesa du", gaineratu du.

Lan-erregulazioko espedienteak eragin dituzten arrazoiak "koiunturalak" direla azaldu du, pandemiaren ondorioz heldu baitira, eta 131 egun greba mugagabean daramatzatela gogorarazi du; izan ere, langileak "nazkatuta daude enpleguaren suntsiketa eta ezegonkortasuna onartzeaz".

Eusko Jaurlaritzaren jarrera ere kritikatu du enpresa batzordeak. "Beste alde batera begiratzea" leporatu diote, eta "poliziaren errepresioa erabili behar dutenean bakarrik kezkatzen dira", salatu dute.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena