Ekonomia
Kalifikazioa
Erredakzioa
Arriskua neurtzeko agentziak azaldu duenez, Eusko Jaurlaritzaren, Bizkaiko Garraio Partzuergoaren eta Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundien kontuak berrikusiko ditu.
Albisteak (1)
Moody´s kalifikazio agentziak ohartarazi du Espainiako Estatuko 12 erakunderen kalifikazioa berrikusiko duela eta tartean daude Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Garraio Partzuergoa eta Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundiak.
Moody´s-ek agiri batean azaldu duenez, zerrenda horretan sartu ditu baita Galizia, Madril, Extremadura, Andaluzia, Gaztela Leon, Murtzia, Katalunia eta Gaztela Mantxa.
Gainera, aipatu agentziak Valentziako Erkidegoaren kalifikazioa jaitsi du, dituen likidezia eta finantziazio arazoengatik. Ba3 mailara jaitsi dute Valentziako Erkidegoaren nota, eta "zabor bono" jo daiteke orain Valentziaren zorra.
Agentziak zalantzan jarri du erkidegoek defizit helburua betetzeko duen gaitasuna
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa