Ekonomia
De Guindosen hitzak zehaztuz
Erredakzioa
Defizit-muga betetzen ez duten erkidegoak zigortzeko ''aukera'' mahai gainean jarri du ministroak, PPk agintzen duen erkidego autonomietako ordezkariekin egindako bileran.
Cristoban Montoro. Argazkia: EFE.
Cristobal Montoro Ogasun eta Administrazio Publikoetarako ministroak uste du estatu deszentralizatu batek ez duela zertan xahutzailea izan behar, eta ez duela zertan defizita sortu behar. PPk agintzen duen erkidego autonomietako ordezkariekin egin duen bileran, defizit-muga betetzen ez duten erkidegoak zigortzeko ''aukera'' mahai gainean jarri du Montorok.
PPk kaleratu duen ohar baten arabera, bilera horretan erkidegoen autonomia ekonomiko eta politikoarekiko zein finantza arloko autonomiarekiko ''Alderdi Popularrak duen erabateko errespetua'' berretsi du Montorok. Orain egun batzuk De Guindos ministroak erkidegoen aurrekontuen inguruan egindako adierazpenak zehazten ditu horrela ministroak.
Era berean, zergen igoera erkidegoen eta udalen baliabideentzako pizgarri izango direla azaldu die Montorok PPko ordezkariei, eta, erkidegoek, bestalde, defizit publikoarekiko eta ''helburu hori lortzeko hartu beharreko neurriak hartzeko'' konpromisoa hartu dute.
Montorok ostegun honetan emango die batzarraren berri beste erkidegoei.
Zigorrak ezartzeko aukera
Defizit eta gastu-mugak betetzen ez dituzten erkidegoei zigorrak ezartzea aztertuko du Espainiako Gobernuak, iragan udan onartutako Konstituzioaren erreformaren baitan. Zehazki, defizit publikoaren muga gainditzen dutenei ekarpenik ez egitea edo ekarpenak blokeatzea aztertzen ari dira, Europar Batasunak aurreikusten dituen neurrien ildotik. Hala jakinarazi du Cristobal Montoro ministroak kazetariekin izandako solasaldian.
Lege proiektu hori datozen asteetan eztabaidatuko da Kongresuan. 2002rako administrazio publikoetako defizita gehienez % 0,4koa izan dadin legez ezarri nahi du PPk.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa