Ekonomia
LAN GATAZKA
EITB MEDIA | AGENTZIAK
Zuzendaritzak 129 langile kanporatzeko proposamena aurkeztu zion enpresa batzordeari. 110 egun igaro dira jada Tubacexeko greba mugagabea hasi zenetik.
Tubacexeko langileek Gasteizen egindako manifestazio bat (artxiboko irudia). Argazkia: EFE
Tubacexeko enpresa batzordeak baztertu egin du 129 langile kanporatzeko zuzendaritzak egindako azken proposamena, eta greba mugagabeari eutsi dio. Gaurkoa, 110. greba eguna dute. Gaur amaitzen zen zuzendaritzak egindako eskaintzari erantzuteko epea.
Hilaren 18an Tubacexek lan-erregulazioko espedienteari buruzko beste proposamen bat egin zien enpresa batzordeari eta Laudioko eta Amurrioko langileei. Horren arabera, 129 pertsonari eragingo die enplegu murrizketak. Horietatik 95 kaleratzeak izango dira, 12k erretiro aurreratua hartuko dute eta beste 22k enpresak eskainitako kalte-ordaina onartu dute.
Proposamenak "iraungitze data" zuen, hau da, bertan jasotzen ziren baldintzak betetzeko langileek Arabako lantegietara itzuli behar zuten gaurko eguna baino lehen.
Zuzendaritzak emandako epea amaitzen den egunean, enpresa batzordeak iragarri du ez duela proposamena onartzen "kaleratzeak aurreikusten jarraitzen duelako" eta ez dagoela prest hitzarmena "berriro negoziatzeko" zuzendaritzak "behin eta berriro urratu duelako".
Enpresa batzordeak gaineratu duenez, zuzendaritzak Laudioko eta Amurrioko lantegien "biziraupena" bermatzen du bi urtez, baina "inolako plan industrialik gabe eta epe ertain edo luzerako inolako ikuspegirik gabe".
Enpresa batzordeak "aho batez" baztertu du enpresaren eskaintza. Hala ere, langileen ordezkariak prest agertu dira lan gatazka konpontzeko "lan-erregulazioko espedientea erretiratuta" eta "pandemiak enpresan duen eragina arintzeko neurri koiunturalak" negoziatuta.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa