Ekonomia
Datozen hilabeteetan
Erredakzioa
Cristobal Montoro Ogasun ministroak adierazi duenez, "gastu eta eraginkortasun eza handia" dagoen enpresa sektore publikoa murriztu nahi du Exekutiboak.
Cristobal Montoro, Espainiako Ogasun ministroa. Argazkia: EFE
Montorok Copen egindako elkarrizketa batean esan duenez, Exekutiboak "enpresa publikoaren sektorea mehetu" nahi du eta sektore horretan "eraginkortasun gabezia larregi eta gastu gehiegi" daudela erantsi du.
"Aste honetan izango dugu PPren gobernua duten erkidegoekin lehen bilera, eta ondoren, Kataluniako Gobernuarekin, Andaluziakoarekin, Asturiaskoarekin eta Kanarietakoarekin hitz egingo dut datorren asteko Finantza eta Fiskalitate Politikoko Kontseilua prestatzeko", adierazi du Montorok.
Defizit publikoa murrizteko erronkan guztien konpromisoa lortzeko, helburua aurrekontuen egonkortasunerako legearen oinarriak ezartzea izango dela esan du Montorok.
"Gastuaren eta zorraren hazkuntzaren inguruko muga ezarriko dugu erkidego guztientzat eta betetzen ez dutenentzako zigor sistema", azaldu du Ogasun ministroak. Halaber, Estatuko Administrazio orokorra bere finantziazioaren arduradun egingo dela esan du, "nahiz eta finantza autonomia" errespetatuko den.
Helburua, hain justu, erkidegoetako agintariak defizitaren zuzenketan konpromisoa hartzea dela azpimarratu du, "geure erakunde arkitektura" errespetatuz.
Bestalde, Europar Batasuneko herrialdeek aurrekontuak adostu aurretik Bruselara igortzeko zabaldutako aukera zalantzan jarri du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa