16:40

Ekonomia

Lan-gatazka

Osakidetzako garbitzaileen grebak izandako "babes zabala" txalotu dute sindikatuek

agentziak | eitb media

Baldintza "duinak" eskatzen dituzte, eta planto egitea erabaki dute, lan-hitzarmena berritzeko negoziazioetan hiru urte daramatzatelako eta negoziazio-mahaia "blokeatuta" dagoelako.

  • Osakidetzako garbiltzaileen protesta. Argazkia: EiTB

    Osakidetzako garbiltzaileen protesta. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Sindikatuek azpimarratu dute Osakidetzaren mendeko zentroetako garbitzaileen grebak "babes zabala" jaso duela. "Egoera prekarioaren" aurrean lan-baldintzak hobetzea eskatzen dute.

ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek lan-baldintza "duinak" eskatzeko deitu dute gaurko protesta. Langileek "planto" egitea erabaki dute, lan-hitzarmena berritzeko negoziazioetan hiru urte daramatzatelako eta negoziazio-mahaia "blokeatuta" dagoelako.

Grebaz harago, langileek manifestazioak eta elkarretaratzeak egin dituzte Gasteizen, Bilbon eta Donostian. Gipuzkoako hiriburuan, Donostia ospitalearen aurrean elkartu dira protesta egitera; Bilbon, Osasun Sailaren egoitzaren aurrera eraman dute aldarrikapena, eta Gasteizen, Txagorritxuko osasun-zentrora.

"Oinarrizko zerbitzua" eskaini arren, "ikusezinak" direla gogorarazi dute protesta ekitaldietan. "Ez digute beste aukerarik utzi; greba egin behar izan dugu bizi dugun egoera prekarioa salatzeko eta lan-baldintza duinak eskatzeko", gaineratu dute.

Azaldu dutenez, langileek masiboki babestu dute greba, "Osakidetzak zerbitzu minimoak % 100ean inposatu arren", mobilizazioetako parte-hartzea "oso handia" izan delako.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena