Ekonomia
Zinema
EITB MEDIA | AGENTZIAK
Salerosketa elektronikoan nagusi den konpainiak 8.450 milioi dolar ordainduko ditu Hollywoodeko estudiorik handienetakoa eskuratzeko.
'James Bond' pelikularen kartela.
Amazonek jakinarazi du Metro Goldwyn Mayer zinema estudioak erosiko dituela 8.450 milioi dolar ordainduta.
Azken egunetan izan diren zurrumurruen ondotik, bi konpainiek agiri bateratua argitaratu dute salerosketaren berri emateko.
Hollywoodeko estudio horrek 4.000 pelikula eta 17.000 telesail biltzen dituen artxiboa dauka, eta Amazonek "ondare hori guztia gordetzen" lagunduko duela agindu du.
"Metro Goldwyn Mayerreko lantalde talentudunarekin batera katalogo handi hori birpentsatuko dugu, jabetza intelektual hori da itun ekonomiko honen atzean dagoen altxorra", adierazi du Mike Hopkins Prime Video eta Amazon Studios sailetako presidenteordeak.
Amazon Studios telebistarako saioak ekoizten aritu da gehienbat, baina aurrerantzean entretenimenduaren sektorean zabaltzeko asmoa erakutsi du operazio honekin.
Duela astebete WarnerMedia eta Discovery konpainiek bat-egitea iragarri zuten, eta Amazonen urratsa etorri da orain, streaming plataformetan nagusi diren Netflix eta Disneyri lehia egiteko asmoz.
Metro Goldwyn Mayerren katalogo zabalean, James Bonden pelikulak eta "Gone with the Wind" bezalako klasikoak daude, baita "The Handmaid's Tale", "Fargo" eta "Vikings" telesail arrakastatsuak ere, besteak beste. Guztira, 180 Oscar sari eta 100 Emmy sari eskuratu ditu estudioak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa