20:57

Ekonomia

Txertoa

EBk milioika euroko isunak eskatu dizkio AstraZenecari dosien bidalketa azkar dezan

agentziak | eitb media

Europako Batzordeko abokatuak eta estatuek egunean 10 euroko isuna eskatzen dute konpainiarentzat uztailaren 1a baino lehen entregatu ez duen dosi bakoitzeko.

  • AstraZenecaren dosia. Argazkia: Efe

    AstraZenecaren dosia. Argazkia: Efe

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Europar Batasunak milioika euroko isunak eskatu ditu AstraZeneca farmazia konpainiaren aurka covid-19aren aurkako txertoaren dosi kopuruaren inguruko akordioa urratzen jarraitzen badu, EBko iturrietatik jakinarazi dutenez.

Hain zuzen ere, Europako Batzordeko abokatuek eta estatuek egunean 10 euroko isuna eskatzen dute konpainiarentzat uztailaren 1a baino lehen entregatu ez duen dosi bakoitzeko. Gainera, egunero 10 milioi euroko beste isun bat ere proposatzen dute kontratuan jasotako betebeharrak errespetatzen ez baditu, hitzemandako lantegi guztien erabilera tarteko, eta Belgikako epaileek ebazpena ematen duten egunetik aurrera.

Horiexek izan dira EBk farmazia enpresa ingeles-suediarraren aurkako gatazkaren lehenengo saioan aurkeztu dituen bi proposamenak. Premiazko prozedura berezi bat jarri dute gaur abian, eta horrela behartu nahi dute AstraZeneca ekaina amaitu baino lehenago hitzemandako 120 milioi dosiak ematera.

Lehenengo hiruhilekoan, AstraZenecak 30 milioi dosi banatu zituen EBko estatu kideen artean. Ondorioz, EBk konpainiari eskatzen dio apiriletik ekaina amaitu arte 90 milioi gehiago ematea. Kopuru horretara iritsi ezean, entregatu ez duen dosi bakoitzeko egunean 10 euroko isuna ordaintzea nahi du EBk.

Bestalde, Bruselaren bigarren proposamena egunean 10 milioi euroko isuna ordaintzera behartzea da, dosien kontratuan jasotako betebehar guztiak errespetatzen ez baditu, testuan aipatutako lantegi guztiak ez badaude EBrentzako dosiak ekoizten, besteak beste.

Kasu horretan, eguneroko isuna ez litzateke uztailaren 1ean hasiko zenbatzen, baizik eta auzitegiak ebazpena ematen duenetik aurrera, eta Europar Batasunari arrazoia ematen badio.

EBren eta AstraZenecaren artean beste gatazka bat ere badago, gaia sakonean aztertzen duena, baina lehenengo auzi saioa irailean izango da. Lehenengoarekin dosiak iristea bilatzen du Bruselak, eta bigarrenarekin, AstraZenecak kontratua urratu duela egiaztatzea.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena