18:18

Ekonomia

Enplegua

Aldi baterako lan-erregulazioak irailaren 30era arte luzatuko dituzte

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Espainiako Gobernua, patronala eta sindikatuak arratsalde honetan bildu dira eta negoziazioa desblokeatzea lortu dute.

  • Yolanda Diaz Espainiako Lan ministroa.

    Yolanda Diaz Espainiako Lan ministroa. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Espainiako Gobernuak, patronalak eta sindikatuek aldi baterako lan-erregulazioak irailaren 30era arte luzatzeko aurre-akordioa egin dute.

EFE agentziak aurreratu duenez, hiru aldeak arratsalde honetan bildu dira eta negoziazioa desblokeatzea lortu dute, CEOE patronalarekin zituzten desadostasunak argitu ostean.

Bihar ezohiko ministroen kontseilua egingo dute, epea agortu baino lehen aldi baterako lan-erregulazioak luzatzeko baldintza berriak onartzeko.

Orain arteko neurri asko bere horretan mantenduko dituzte: kaleratzeak debekatuta egongo dira eta aldi baterako kontratuetan ez da etenaldirik izango. Halaber, dibidenduen banaketari, ordu estrei eta zerbitzuak kanpora ateratzeari lotutako baldintzak berdinak izango dira.  

Alabaina, Gizarte Segurantzari enpresek egin beharreko ordainketak arinduko dituzte eta laguntzak handiagoak izango dira berriro hartutako langile bakoitzeko, lan-erregulazioan mantentzen denean baino, Gizarte Segurantzaren eta Lan ministerioek zabaldutako oharraren arabera.

Horrela, bada, langileak beren jarduerara bueltatzen direnean, kuotaren % 95 ordaintzetik libratuko dira 50 behargin baino gutxiagoko enpresak ekainean, uztailean, abuztuan eta irailean; eta murrizketa hori % 85ekoa izango da konpainia handien kasuan.

Langileak lan-erregulazioan mantenduz gero, Gizarte Segurantzari ordaindu beharreko kuotan egingo zaien murrizketa % 85ekoa izango da enpresa txikietan (50 langiletik behera) eta % 75ekoa enpresa handietan (50etik gorakoak). Irailean murrizketa hori % 60koa izango litzateke.  

Bestalde, biharko ministroen bileran jarduera etenda duten autonomoei zuzendutako diru-laguntzak luzatzea onartuko dute.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena