Ekonomia
HORNIDURA FALTA
EITB MEDIA | AGENTZIAK
Zehazki, Kroschu hornitzailearen kable batzuk falta ditu. Geldialdiak muntaketa, pintura eta azken muntaketa sekzioetako hiru lan txandetako langileei eragingo die.
Gasteizko Mercedes lantegia. Artxiboko argazkia: EFE
Gasteizko Mercedes lantegian ekoizpena eten dute gaur, hornidura arazoak tarteko. Zehazki, Kroschu hornitzailearen kable batzuk lortu ezinak eragin du geldialdia.
Zuzendaritzak eta enpresa batzordeak baieztatu dute ekoizpenaren gelditzea.
Lanuzteak muntaia (gordina), pintura eta azken muntaketa sekzioetako hiru txandetako langileei eragingo die, "beharrezko lanak egiteko eskatzen zaien pertsona" horiei izan ezik.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa