Ekonomia
Ministroen Kontseilua
Erredakzioa
Garoñako zentralaren itxiera 2013rako aurreikusita zegoen, aurreko Gobernuak zentral nuklearraren luzapena onartu ostean.
El Ministerio de Industria requerirá un informe al Consejo de Seguridad Nuclear. Foto: Efe.
Espainiako Gobernuak, Industria Ministerioaren bitartez, Santa Maria de Garoñako zentral nuklearraren bizitzaren luzapenari buruzko txosten bat eskatuko dio Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluari, Soraya Saenz de Santamaria Gobrenuko presidenteordeak Ministroen Kontseiluko prentsaurrekoan jakinarazi duenez. Garoñako zentralaren itxiera 2013rako aurreikusita zegoen, aurreko Gobernuak zentral nuklearraren luzapena onartu ostean.
Ildo horretan, Segurtasun Nuklearrerako Kontseilua txosten horiek egiteaz arduratzen dela esan du; izan ere, zentral nuklearren "egoera teknikoa eta bizitza erabilgarria luzatzeko aukera" aztertzen du. Hori dela eta, txostena eskatzea erabaki dute, Industriak Garoñaren inguruan inolako erabakia hartu baino lehen.
Bestalde, Garoñaren bizitza luzatzeko erabakia aurreko Gobernuak hartutakoaren aurka doala azpimarratu du, baina PPk eta PSOEk Ekonomia Jasangarriaren inguruan adostutako legeari esker egin ahal izango dute.
Lege horretan energiaren eremuan hartu beharreko betebeharrak ezartzen dira, eta batez ere, nuklearren eremuan hartu beharrekoak. Ildo horretan, Segurtasun Nuklearrerako Kontseilua da erabakiak hartzeko erizpidea.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa