18:33

Ekonomia

Finantza operazioa

CAF, Thales trenbideetako seinaleztapenak egiten dituen konpainia erosteko lehian

Eider Garaikoetxea | EITB MEDIA

EAEko taldeak Alstom, Hitachi Rail eta Wabtec erraldoiak ditu lehiakide. Gauzatzekotan, CAFek inoiz egindako operazio handiena litzateke.

  • CAFek Beasainen duen lantegia.

    CAFek Beasainen duen lantegia. ETBko bideo batetik ateratako argazkia.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

CAF (Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles) enpresak Thales trenbideetako seinaleztapenak egiten duen konpainia frantsesa erosteko eskaintza egin du, Expasion egunkari ekonomikoak gaur jakinarazi duenez. 

Beasaingo konpainiaren batera, Alstom frantsesa, Hitachi Rail italiarra eta Wabtec estatubatuarra aurkeztu dira erosteko eskaintzara. Operazioa 1.600 milioi eurokoa da, eta tamaina ikusita, PwC taldearekin batera egin du eskaintza CAFek (berak bakarka ez ei zuen nahikoa finantza ahalmen). Gainerako lehiakideak bakarka aurkeztu dira.

Gauzatuko balitz, tren eta autobus fabrikatzaileak inoiz egindako operazio handiena litzateke. Gainera, CAFek bere negozioa dibertsifikatu eta trenbideen seinaleztapenen merkatuan lider izatea lortuko luke.

Egunkariak aipatutako iturrien arabera, Thalesek trenbideetako seinaleztapenen zatia saldu nahi du negozioa defentsa eta alor aeroespazialera bideratzeko. Frantziako Estatua Thalesen % 25aren jabe da.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena