Ekonomia
HIDROGENO BERDEA
EITB MEDIA | AGENTZIAK
37 milioiko inbertsioarekin, hidrogenotegiak jarriko dituzte Gasteizen, Bilbon eta Donostian, eta garraio astunaren deskarbonizazioa sustatuko dute.
Iberdrolak hidrogeno berdearen euskal Y-a abiatu du. EFEren artxiboko irudia.
Iberdrolak hidrogeno berdearen euskal Y-a bultzatuko du, 37 milioitik gorako inbertsioarekin. Gasteizko, Bilboko eta Pasaiako zentro logistikoetan hiru hidrogenotegi eraikiko ditu Next Generation EU programara aurkeztu duen proeiktuak.
Horrela, lurreko garraio astunaren, autobusen eta industria-ibilgailu arinen deskarbonizazioa sustatu nahi du, baita eskualdeko portu- eta aireportu-erabilerak eta industria kimikoa ere. Proiektuari esker, zuzeneko eta zeharkako 1.700 lanpostu sortuko lirateke eraikitzen eta ustiatzen diren bitartean.
Konpainiak ohar batean azaldu duenez, proiektuak, erabilera publikokoa, modularra eta zabalgarria denak, elektrolizagailuen 10 MW eraikitzea aurreikusten du, egunean 4.000 kg hidrogeno berde ekoizteko, baita autokontsumorako parke fotovoltaikoak ere. Iberdrolak hornitutako energia berriztagarria gehituz, instalazio horiei % 100 energia berriztagarria eta emisiorik gabea hornitzea ahalbidetuko die.
Ekimen horren baitan daude, baita ere, bateria adimendunen bidez energia biltegiratzeko ekipoak, instalazioek kontsumitzen ez duten produkzio fotovoltaikoaren soberakina metatu, sarera isuri edo ordu egokienetan hidrogenoa ekoizteko.
Proiektua Next Generation EU programara aurkeztu da, eta Eusko Jaurlaritzaren, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru-aldundien, Gasteizko Udalaren eta Bilboko eta Pasaiako portuen laguntza instituzionala du.
Era berean, hainbat euskal enpresek edo Euskadin jarduten dutenek ere babesten dute proiektua. Hona hemen zerrenda: Acotral, Aena, Alsa, Avanza, CAF, Disfrimur, Irizar, Lascaray, MFS, PepsiCo, Primafrío, Solaris, Tecniruta, Transportes Mazo, 686 Transportes Logísticos y Portuarios y Transportes Saavedra.
Millan Garcia-Tola Iberdrolako Hidrogenoaren zuzendari orokorrak azaldu duenez, "garapen horiek zeharkako proiektu bat sortzen lagunduko lukete, hidrogeno berdean oinarritutako industria-eredu iraunkorra bultzatzeko. Era berean, bertako baliabideekin ekoitzitako energia berriztagarriaren bidez mendekotasun energetikoa murriztea ahalbidetuko luke, eta logistika, energia eta industria sektoreen arteko sinergiak indartuko lituzke".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa