Ekonomia
N-1 eta A-15
agentziak | eitb media
Aldundiak, bere aldetik, iragarri du dekretu baten bitartez arautuko duela, eta horri esker kanona jasotzen jarraitu ahal izango duela.
Kamioiak N-1ean. Argazkia: EiTB
Auzitegi Gorenak errefusatu egin du Gipuzkoako Aldundiaren eta Batzar Nagusien helegitea N1 eta A-15 errepideetan kamioiei kobratzen zaien bidesariaren harira, ondorioz, "bertan behera geratzen da behin betiko" horren ordainketa, Fenadismerren arabera.
Garraiolarien federazioa izan da horren berri ematen lehena, eta esan du "forma akatsagatik" bota duela atzera erakunde gipuzkoarren helegitea.
Horrek "bidesariak etetera behartzen du" federazioaren esanetan. Gaineratu du bidesariak "legez kanpokoak eta baztertzaileak" izan direla garraiolarientzat.
Bestalde, Aldundiak iragarri du dekretu bat kaleratuko duela bidesariarekin jarraitu ahal izateko. Aintzane Oiarbide Errepide Azpiegituren diputatuak onartu du "denbora" daramatela "hainbat eszenatoki" lantzen, tartean Auzitegi Gorenak gaur jakinarazi duen erabakiari aurre egiteko.
Horregatik, dekretu bat onartuko dute, eta "oso aurreratuta dagoenez, laster sar liteke indarrean", azpimarratu du.
Foru erakundeak adierazi du auzitegiak ez duela gaia sakon aztertu, helegiteak ez zituelako "onartzeko gutxieneko baldintzak betetzen".
"Gipuzkoako Aldundiak ibilgailu astunei errepideen erabileragatik kobratzen jarraitzeko asmo irmoari eusten dio, Europako zuzentarauak dioen moduan". Hori horrela, pausoak ematen jarraituko omen du hori lortzeko, eta datozen egunetan aipatu dekretua onartuko du.
Europako Batzordeak berak, Foru araua ezagututa, ez duela horren aurka egin gogorarazi du.
Bestalde, EH Bilduk salatu du "Gipuzkoako Aldundia bidesariekin egiten ari den kudeaketa ezin larriagoa" dela. Koalizioak agiri batean gogorarazi duenez, Aldundiak "dagoeneko bi foru arau onartu ditu, eta biek jaso dute auzitegien errefusa".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa