00:24

Ekonomia

Kontuak publiko egin dituzte

Ratok 2,34 milioi euro kobratzen ditu Bankia-BFAn

Erredakzioa

Espainiako Bankuak publiko egin ditu laguntza publikoak jasotzen dituzten bankuetako zuzendarien diru-kontuak.

  • Rodrigo Rato, Bankiako presidentea. Argazkia: Efe

    Rodrigo Rato, Bankiako presidentea. Argazkia: Efe

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Rodrigo Rato Bankiaren presidenteak 2,34 milioi euro kobratu zituen, Espainiako Bankuak jakitera eman duenez.

Espainiako Bankuak gaur arteko epea eman zuen laguntza publikoak jasotzen dituzten bankuetako zuzendarien diru-kontuak jakin eta publiko egiteko. BBK-koak ere zabalduko ditu.

Aipatu iturriaren arabera, Ratok 2,34 milioi euro jaso zituen eta Francisco Verdu kontseilari ordezkariak 1,57 milioi euro, baina bere soldata 2,26 milioikoa da, eta ez zuen dena jaso kargua berandu hartu zuelako.

Duela aste batzuk Bankiaren presidente karguan dimisioa eman zuen Jose Luis Olivasek 1,62 milioi poltsikoratu zituen, baina erdia Bancajatik iritsi zitzaion, horko presidente baita.

Unnim Banc-eko presidenteak 964.540 euro irabazi ditu 2011 urtean

Unnim Banceko Jordi Mestre presidenteak, 963.540 euro irabazi ditu urte honetan, entitateak web orrialdean adierazitakoaren arabera.

Zehazki, Mestrek 540.000 euro kobratu ditu, eta erretiroaren pentsioaren seguruagatik 315.000 euroko hobaria, eta arriskuaren hobariagatik 57.810 euro. Bestalde, enpleguaren pentsio planaren ekarpenagatik 26.250 euro dagozkio.

Banku Zibikoaren presidenteak, Antonio Pulidok, 903.660 euro irabazten ditu urtero

Antonio Pulidok, Banku Zibikoaren presidenteak, 903.660 euro irabazten ditu urtero, entitateak adierazi duenez. Entitatearen aholkulariak, Enrique Goñik, antzeko kopurua jasotzen du, 902.310 euro urtean.

Banku Zibikoen kontseilari taldeak urtero 1,31 milioi euro irabazten ditu, eta zuzendari taldeak, berriz, 5,73 milioi euro lortzen dituzte.

Castellanok 899.290 euro irabazten ditu Novagalicia Bankuan

Novagalicia Bankuko presidenteak, Jose Mari Castellanok, urtean 899.290 euro irabazten ditu, eta horietatik 842.290 euroko kopuruak osatzen du bere soltada, entitateak Espainiako Bankuari emandako datuen arabera.

Jakinarazpenean diotenez, Novagalicia Bankuak 4,47 milioi euro ordaintzen ditu, eta zuzendari bakoitzari 343.834 euro batezbeste dagozkio. Zehazki, entitatearen presidenteak, 899.290 euro irabazten ditu urtean.

Mare Nostrum Bankuaren presidenteak 456.000 euro irabazi ditu 2011 urtean

Mare Nostrum Bankuaren presidenteak (BMN), Carlos Egea Krauelek, 456.000 euro irabazi ditu 2011 urtean, eta horietatik 284.000 eurok osatzen dute bere soldata, entitateak emandako datuen arabera.

Bere aldetik, lehendakariordeak eta CajaGranako lehendariak, Antonio Jarak, 278.000 euro irabazten ditu urtero.

Unnim Caixako buruak 61.240 euro irabazten ditu urtero

Unnim Caixako presidenteak, Jaume Riberak, 2011 urtean 61.240 euro kobratu ditu, eta horietatik 54.340 eurok osatzen dute bere soldata.

Unnimeko lehendakari ohiak, Salvador Soleyek, 38.650 euro irabazi zituen.

España-Duero Kutxako presidenteak ez du bere soldata jakitera eman

España-Duero Kutxako presidenteak, Evaristo del Cantok, ez du bere soldataren berri eman nahi izan, beste zuzendari eta kontseilari batzuekin batera.

Bestalde, beste batzordekide batzuek, ordea, argitaratu dituzte euren ordainsariak, eta urtero 26.560 euro dira: Miguel Angel Alvarez (24.850 euro), Pablo Perez Roba (2.820 euro) eta José Ignacio Sanchez (2.360 euro).


Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena