16:26

Ekonomia

Gobernu Kontseilua

Gobernuak iragarri du defizita % 8ra iritsiko dela urte amaieran

Erredakzioa

Aurreko Gobernuak iragarritako eta hitz emandako % 2 gorago iritsiko da.

  • Zapateroren Gobernuak iragarritako eta hitz emandakoa baino % 2 gorago iritsi da defizita.

    Zapateroren Gobernuak iragarritako eta hitz emandakoa baino % 2 gorago iritsi da defizita. Efe

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Soraya Saenz de Santamaria Gobernuaren presidenteordeak iragarri du defizit publikoa BPGren % 8 inguruan kokatuko dela 2011 amaieran, aurreko Gobernuak iragarritako eta hitz emandakotik % 2 gorago.

Ministroen kontseiluaren ondoren emandako prentsaurrekoan Cristobal Montorok azaldu duenez, erkidegoetan eman da desbideratze handiena, BPGren % 1,3ko defizita hitz eman baitzutelako.

Estatuaren Administrazio Orokorraren kasuan, hamarren batzuk bakarrik egingo omen du gora.

Gizarte Segurantzak BPGren % 0,4ko superabita aurreikusi zuen, baina urtea defizitarekin amaituko da, eta horrek "deseroso" utziko du pentsioen sistema publikoa, Montororen esanetan.

Ogasun ministroaren arabera, erkidegoak defizita murrizteko erakusten ari diren inplikazioa "erabatekoa" da eta haiekin batera egin nahi dituzte akordioak.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena