12:04

Ekonomia

EUROPAKO BATZORDEA

EBko Auzitegiak atzera bota du Bruselak Amazoni 250 milioi eskatzeko erabakia

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Luxenburgon jasotako hobari fiskalengatik 250 milioi euro itzultzea eskatu zion 2017an Europako Batzordeak Amazon multinazionalari.

  • EBko Auzitegiak atzera bota du Bruselak Amazoni 250 milioi eskatzeko erabakia

    EBko Auzitegiak atzera bota du Bruselak Amazoni 250 milioi eskatzeko erabakia. Artxiboko irudia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Europar Batasuneko Auzitegi Orokorrak arrazoia eman dio Luxenburgori asteazken honetan, eta bertan behera utzi du 250 milioi euro berreskuratzeko agindua emateko Europako Batzordeak hartutako erabakia. Bruselaren arabera, Amazonek diru kopuru hori ordaindu beharko luke zergetan.

Ebazpenaren arabera, ez dago abantaila selektiborik Amazon taldearen Luxenburgoko filialaren mesedetan, eta atzera bota du barne-merkatuarekin bateraezina den laguntza deklaratzeko Batzordeak hartutako erabakia.

Auzitegiak uste du Batzordeak ez duela behar bezala frogatu Amazon taldearen Europako filial baten karga fiskala bidegabe murriztu zenik.

Luxenburgon jasotako hobari fiskalengatik 250 milioi euro itzultzea eskatu zion 2017an Europako Batzordeak Amazon multinazionalari. Bruselak 2014an abiatutako ikerketa batek ondorioztatu zuenez, multinazionalak legez kanpoko dirulaguntza publikoak jaso zituen Luxenburgon.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena