18:15

Ekonomia

Epaiketa

Osasunako bost zuzendari ohik zigorra onartu dute Ogasunaren aurkako delituagatik

agentziak | eitb media

Klubari 47.000 eurotik gorako isuna jarri diote, Tomas Lopez absolbitu egin dute, eta Ganuzak eta Purroyk ez dute akordioa onartu.

  • Miguel Archanco Osasunarne presidente ohia. Argazkia: Efe

    Miguel Archanco Osasunarne presidente ohia. Argazkia: Efe

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

CA Osasunako bost zuzendari ohik lau hilabete eta hamabost eguneko espetxe zigorra onartu dute 2013an ogasun publikoaren kontra egindako delitu batengatik. 191.718,55 euroko iruzurra egiteagatik zigortu dituzte, hain zuzen ere.

Gainera, kluba bera ere bazegoen auzipetuta eta onartu egin du zigorra. Hala, 47.929,63 euroko isuna ordaindu beharko dute bost zuzendari ohiek eta klubak.

Epaiketaren hasieran, Iruñeko 2. Zigor Aretoan, zigorra onartu dute Miguel Archanco presidente ohiak eta Juan Antonio Pascual, Sancho Bandres, Jesus Peralta eta Angel Vizcay zuzendaritzako kide ohiek. Ebazpena eman bezain pronto, epaileak zigorra bertan behera utzi du bi urteko eperako, auzipetuek delitu gehiago ez egiteko baldintzarekin. Fiskaltzak atzera egin du Tomas Lopezen akusazioan, eta absolbituta geratu da. Klubaren izenean Luis Sabalza presidentea bertaratu da, eta akordioa onartu du.

Bestalde, zigor horrekin, klubak ezingo du diru-laguntza edo laguntza publikorik jaso, eta ezingo du zerga onurarik izan bederatzi hilabetez. Osasunaren abokatuak eskatu du azken neurri horrek ez diezaiela gaur egun bereak diren diru-laguntzei eragin, hau da, aurrerago aplika dadila.

Jose Manuel Purroy eta Manuel Ganuza zuzendaritzako kide ohiek ez dute onartu akordioa, eta epaiketara joatea erabaki dute. Epaiketaren saioa gaur goizean hasi da, eta asteartean eta asteazkenean jarraitzea aurreikusi dute.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena